lunes, 1 de diciembre de 2008

Birusa aztertzen

XX. mendearen amaieran, epidemia batek ederto astindu zuen gure lurraldea, hilkortasun handikoa izan zuena eta batez ere hiriguneetan eta nagusiki heroinarekin lotutakoa, HIESak alegia. 1980ko hamarkadan kalterik handienak sortu zituen, batik bat Bilbo Handian eta Donostialdean. Gaur egun geurean kontrolatuta badago ere, mundu mailan pandemiaz hitz egin dezakegu.

kutsatzeko bideak:
HIESa hiru bidetatik kutsatzen da: odolaren bidez (kutsatutako odola kutsatu gabeko gorputzean sartzean), sexu harremanen bidez (bai baginaren bidezko harremanetan, baita uzkiaren edo ahoaren bidezko harremanetan) eta amarengandik umekiarengana pasatzen diren elikagaien bidez.

No hay comentarios: