lunes, 1 de diciembre de 2008

GIB birusa

http://es.youtube.com/watch?v=9leO28ydyfU

Birusa aztertzen

XX. mendearen amaieran, epidemia batek ederto astindu zuen gure lurraldea, hilkortasun handikoa izan zuena eta batez ere hiriguneetan eta nagusiki heroinarekin lotutakoa, HIESak alegia. 1980ko hamarkadan kalterik handienak sortu zituen, batik bat Bilbo Handian eta Donostialdean. Gaur egun geurean kontrolatuta badago ere, mundu mailan pandemiaz hitz egin dezakegu.

kutsatzeko bideak:
HIESa hiru bidetatik kutsatzen da: odolaren bidez (kutsatutako odola kutsatu gabeko gorputzean sartzean), sexu harremanen bidez (bai baginaren bidezko harremanetan, baita uzkiaren edo ahoaren bidezko harremanetan) eta amarengandik umekiarengana pasatzen diren elikagaien bidez.

HIESAREN KONTRAKO EGUNA

GIBak 50 milioi pertsona kutsatu ditu XX. mendean eta horietatik 20 milioi hil egin dira. Osasunaren Mundu Erakundeak 2000. urtean 5,3 milioi kasu berri diagnostikatu zirela jakinarazi du eta, horrenbestez, 36,1 milioi pertsona seropositibo dago munduan, horietarik % 90 garapen bidean dauden herrialdeetako biztanleak dira. Ikerketa batzuen arabera, Afrikako herrialde kaltetuenetan, helduen % 15 kutsatuta dago eta gaur egun 15 urte dituzten gazteen herena gutxienez gaixotasun horrek jota hilko dela kalkulatzen da.

(Zientzia.net)